XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hainbat gizon joanak dira zeruko ordekara
hainbat amodio
hainbat itzal eskuetan deseginak
eta Lurrak bere biran daramatza hegaztiak
hondogabeko aintzirak

non galdu ziren ezpainak
noiz lehertu ziren hodeiak jakitea
baso oinatzbakoak miatzea da
hire memoria iluna
eta dena
argi printzak pilatzea
zerbaiti eutsiz ekitea
besotan ahanzten dira iraganak
ilargia bekokian iltzatzen da
ta zementuzko taupadak arratsetan
burdinezko irla batzuk begietan
esperantza baldosa bat
hainbat egun joanak dira memoriako harpeetara
beti hasten ari dira gerrateak